Urteko lehenengoa, gure kasuan. Tripazaku hutsak izanda zaila gertatu zaigu berriro ere martxan jartzea 😉 Baina bada garaia urte berri honi hasiera emateko eta badirudi musikaren motorea datozen hilabetetan ez gelditzeko martxan jarri dela. Badugu ere gure artean zinema eta musika uztartzen dituen ekitaldi paregabeko horietako bat, Dock of the bay jaialdia! Urteko azken apuntean festa potoloa eskeini genizuen eta betiko moduan gauak luze eta bero jo zuen, konga donostiar mitiko batekin amaitzeko. Bertan ikusi genituen, indigena amerikar gisa, donostiako musika eta gauean ezagunak diren hainbat aurpegi. Primo eta Nimuren festak ez dira erraz ahazten baina, gaur ere badugu gure … Continúa leyendo Agenda #104