Agenda #104

Urteko lehenengoa, gure kasuan. Tripazaku hutsak izanda zaila gertatu zaigu berriro ere martxan jartzea 😉 Baina bada garaia urte berri honi hasiera emateko eta badirudi musikaren motorea datozen hilabetetan ez gelditzeko martxan jarri dela.  Badugu ere gure artean zinema eta musika uztartzen dituen ekitaldi paregabeko horietako bat, Dock of the bay jaialdia!

Urteko azken apuntean festa potoloa eskeini genizuen eta betiko moduan gauak luze eta bero jo zuen, konga donostiar mitiko batekin amaitzeko. Bertan ikusi genituen, indigena amerikar gisa, donostiako musika eta gauean ezagunak diren hainbat aurpegi. Primo eta Nimuren festak ez dira erraz ahazten baina, gaur ere badugu gure lehengusu Primo-ekin dantzatzeko aukera, kongarik egongo ote?

Bestalde, Euskadi Gazteako Pop Track Saioan izandako partehartzea entzungai dago jada eta legezkoa da han jarritako abestien tracklista hemen aipatzea; agenda honen azpian dauzkazue saioa eta abesti sorta. Berriro ere Ibon Fernandezen lana goraipatu behar dugu, gure mixtape hauek ulertu eta azaltzeko egiten duen lanarengatik, eta bere hitzak beti fin eta adimentsuak direlako. Harrobi ona!. Aipatu genuen moduan, urteko azken mixtape honek aurrekoak baino kutsu apur bat ilunagoa izan zuen, mixtape erdian hartu genuen Housearekiko bideari esker (edo erruz, agian), hala ere, urtean zehar entzundako soinu horien isla da.

Hor doa!

Urtarrilak 11, ostirala : Dock of The bay – Musika dokumentalen jaialdia Primo + Las chicas del Pastel (Dock of the bay jaialdia) @ LeBukowski /La Bona dea @ OndarraDj BARBOL @ Ondarra / Arizona Baby + Chema Rey @ Doka

Urtarrilak 12, larunbata :  Dock of The bay – Musika dokumentalen jaialdia / Capsula vs Ziggy Stardust and The Spiders from Mars @ Antzoki Zaharra / El Columpio Asesino @ Petritegi Sagardotegia /  Eraso! + Dulcamara + Korumbà + Matxura + Hilotz @ Larratxo KE / Ttan Ttakun Irrati Festa @ Gazteszena / Bizardunak @ Doka

Pelotazo hau mixtapean sartzea pasa zitzaigun, ez dakigu nola eta zergatik, zerrendan zegoen eta:

 

NiMu @ Pop Track Gaztea III – Tracklist

1. The narcissist - Dean Blunt (feat. Inga Copeland)
2. Fuck It None Of Ya'll Don't Rap -  Evian Christ 
3. Harlem shake - Baauer -
4. Ungirthed - Purity Ring
5. I Love You - Kwikfiks -
6. 1991 - Urulu
7. What you came for - Mosca
8. Nobody rules the streets - Brodinski and Club Cheval -
9. Control - Disclosure
10.Go bananas - Joe Goddard
11. Bear hugh - 2Bears
12 Reckless - Azari & III
13. Get Free - Major lazer feat. Amber of Dirty Projectors
14. Lana's theme - Flosstradamus rmx
15.  3FLIPS6 - Remy Banks, Juice (Flatbush Zombies), A$AP Ant -
16. Pop that -  French Montana Feat. Rick Ross, Drake, Lil Wayne
17. M.A.A.D city - Kendrick Lamar
18. Get out my head - Redlight
19. Lola (ging danga) - Maluca & The Partysquad
20. Billboard -  S Type

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *