Nokodek

Nokodek, bideosormen mostra

Datorren asteburuan (Azaroak 30 eta Abenduak 1) Nokodek jaialdia ospatuko da Urgull mendiko Guardetxean. Pasa den asteburuan Gallinero All Starren gonbidapena medio, han izan ginen 40 minutuz oholtza gainean gure kanta kuttunenak ipintzen. Oraingoan esperimentaziorako unea iritsi da. Ta berriz ere han izango gara, entzule bezala hori bai. Antolatzaileen hitzetan:

“Nokodek bideosormen mostra bat da. Nokodek bideoaren bidez expresio modu desberdinak ezagutzeko modu bat da. Bideoa, arte eszenikoak, musika eta performance-aren arteko topaleku esperimentala da.”

Aurten, Katza [Paraleloan] izango dugu iazko partaidetza errepikatuz. Ea zer dakarren askuartean oraingoan. Dantzatu araziko gaituen zeozer ziur… No doubts!

Gogoratu, Guardetxea, Azaroak 30 + Abenduak 1 > 20:00tik 01:00 arte > 5 €

Pasa den urteko edizioaren laburpen bideoa duzue hemen:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *