Donostiako Piratak X. urteurrena

Blog hau jaio zenetik gure mirespena adierazi izan dugu Piratek Donostiako Aste Nagusian egin duten lanarekin. Aurten hamar urte beteko dituzte bere horretan, hasieratik trinko eta sutsu lanean eta dirudienez ospakizunak indartsu datoz. Ska doinuekin mugitzen den Piraten abestia aurkeztu berri dute eta baita La Flamenka guneko musika egitaraua. Bertan, eta bitxia gerta badaiteke ere, GU IZANGO GARA beste askoren artean, lehen egunean, Abuztuak 11. Blog hau jarraitzen duzenok honezkero badakizue zein den gure musikarekiko ikuspegia, bai estilo eta baita jarrera aldetik ere. Horrexegatik inoiz baino garrantzitsuago ikusten dugu aukera hau, gure apustua zabaltzeko, baina baita ere jai herrikoi eta partehartzaile izango diren hauetan musika eta ideia aniztasuna bultzatu eta aldarrikatzeko aukera dugulako.

Euskal musika kontzertu ugari izango da LaFlamenka gunearen eskenatokian eta aurten lehenbiziko aldiz Dj-ek bere leku propioa izango dute gune berezi batean. Dj programari dagokionez hiri eta inguruko dj interesgarrenetarikoak egitarauan izango dira, ez dakigu nolatan deitu gaituzten 😉 ,  Primorekin batera arituko garela esan dugulako izango da ziurrenik.

Hona hemen egitaraua:

LARUNBATA 11
 -3GABE2
 -NIMU + PRIMO
"HIP-HOP, R&B, BASS, HOUSE, UK-FUNKY
Y BUENA MIERDA EN GENERAL”
IGANDEA 12
 -TRAKETS
 -TRIFULCA POSSE
 (DZ, SYR, PATA) “HIP&ROLL” + MIKRO IREKIA
ASTELEHENA 13
 -ZE ESATEK! + THE REAL MCKENZIES
 -LE BUKOWSKI DJ´S “ETXEKO UZTA PARTY”
ASTEARTEA 14
 -SKAKEITAN + BAD MANNERS
 -RUDE HI-FI ETA STEPI SELEKTAH
 (BARRIOBEATZ-BAD SOUND SYSTEM)
ASTEAZKENA 15
 -EXAIXU + TXIMELETA
 -DJ NEIR (MORE JAIA) “DANCEHALL, DUB STEP, JUNGLE ETA DRUM&BASS”
OSTEGUNA 16
 -DPML: ON + MARGOT + TACUMAH REGGAE BAND
 -KIKI SOUND (KAMIKAZE) “ROOTS, REGGAE, DANCEHALL”
OSTIRALA 17
 -XALBALA + KARAOKEA
 -R DE RUMBA (VIOLADORES DEL VERSO) “FUNK, HIP-HOP”
LARUNBATA 18
 -GOVERNORS + OBRINT PAS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *