Katza @ Zinematik Surfing

Hitzegin genuen Uztaila hasieran Zarautzeko Zinematik Surfing jaialdiaz. Udarako lau egunetan zehar banatzen den surfari buruzko jaialdia da hau. Bihar goizean goizetik merkatua antolatuko da 310 Skate Shop eta Muskaria denden eskutik eta dokumental naiz filmeen proiekzioetaz eta zuzeneko musikaz disfrutatu ahal izango da arratsaldean zehar hondartza ondoko malekoian. Gauak eskeintzen duen iluntasunaz maiteminduak gaudenentzat DJ saioak daude entzungai Dadá klubean. Gu bertan parte hartu genuen lau egun hauetako lehenengoan eta irribarre txotxolo bat ahoan genuela bueltatu ginan Donostira, zoriontsu.

Iritsi da jaialdiko azken ekitaldi eguna (azkarregi pasa da Udara aurten…) eta aspektu bisuala interesgarria bada arratsaldean zeharreko egitaraua kontutan edukita, hau bezain potentea izango da aspektu musikala, Katza izango bait dugu Dadá klubean 2 orduko saioa egiten. Gustoko dugun eta errespetatzen dugun durangoko dj honek UK garagea gu bezainbeste maite du. Gutxi batzuk izan dute orainarte bere saio batetaz disfrutatzeko aukeraz baina bihartik ez da pasako eta han izango gara supporting lanak egiten. Katza, prest?

by INK.

Un comentario en “Katza @ Zinematik Surfing

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *