Zinematik Surfing 11

Datorren Ostiral honetan, Uztailak 1, hasiko da Zinematik Surfing jaialdia Zarautzen. Jaialdi hau surfa eta honen inguruko sorkuntza audiobisualak ezagutzera emateko jaio da. Udaran zeharreko 4 egun ezberdinetan antolatzen dira kortometraia / dokumental proiekzioak eta bestelako festak. Eta lehen aldiz NiMu-ko kideak bertan parte hartzeko gonbidapena jaso dugu. Zehazki DADA Klubean izango da gure saioa ostiral gaueko 23:30tik 03:30ra.

Egunari amaiera zein hasiera borobila emateko intentzioa dugu ze arratsaldeko 18:30tik aurrera 310 dendan egongo gara Guillaume Anselinek aurkeztuko duen argazki erakusketari soinua ipintzen. Lagun batek esaten zigun bezela Zarautz “hot spot” bat da. Gu ados gaude.

Festak izango duen kutsu mitikoaren harira, hemen duzue M83k laister aterako duen diska berriaren teaserra…

#miticsounds

by INK.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *