BaleaPop / UsoPop

Batzuetan horrelako ekimen txikiak dira argia eta indarra ematen digutenak gaurko eszena gutxituan. Iparraldeko (naiz eta gehienak Parisen bizi diren gaur egun) Moi Moi kolektiboak, artea, musika independiente naiz experimentala eta naturaren arteko erlazioa estutu nahi izan du BaleaPop eta UsoPop jaialdien antolakuntzarekin.

BaleaPop, pasa den asteburuan gauzatu zen Iparraldeko Getariako museoan eta Donibane Lohitzuneko gaztetxean. Applescal, Olimpic, April Shower, Anything Maria, Panda Valium, Matthys, Odei, Kitu, Ainok, Franck Cazenave edo Valentine Rheinardt bezelako musikariak egon ziren entzungai, proiekzio eta dantza saioen artean. Gainera igandean zehar piknik parteharztailea ere egin zuten.

Asteburu honetan, Abuzutuaren 28an, UsoPop jaialdia antolatu dute BaleaPop jaialdiaren jarraipen modura. Lizarrieta Lepoan egingo da, Sara herritik gertu. Badirudi handik igarotzen diren zientoka usoen harira datorrela izen hau. 7 euroren truke duzu sarrera eta honakoa egitaraua:

17:30tik aurrera haurrentzako aisialdia basoa birtopatuz

19:30tik aurera USOPOP GAUA

// JOSEBA IRAZOKI // M. BOTIBOL // BADEN BADEN // UNCLE JELLY FISH // O D E I + MOÏ MOÏ  KOLEKTIBOA

Haien hitzak, egokienak, erabiliko ditut jaialdi hau deskribatzeko:

USOPOP elkarteak, belaunaldiak nahasiz, “inde” kultura lauhaizetara erein nahi du.
Agorrilaren 28an, Lizarrieta mendiaren hegian, USOPOP lehen gaualdia iraganen da.
Ohianean murgilduta, lehengo euskaldunen modura amalurra ospatuko dugu. USOPOPek musika berrien erakusle izan nahi du. Haran misteriotsu hori ha eta hemengo taldeen elkargunea izanen da.Gure festibalak, agorrilaren 20tik 22ra iraganen den BALEAPOP Getariar gertakariaren segida hartuko du. 2gertakari, bi leku, baina sentsibilitate berdin bat: gure ondare naturalaren bitartez kulturaren beste alor bat argipean ezartzea. Buruak zuhaitzetan, zangoak itsasoan.
USOPOP eta BALEAPOP irria ezpainetan, ametsak buruan, eta musika belarritan, uda agurtzeko parada.

by INK

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *