Bide aurrendariak irekitzearen gozamena

Horrela zioen atzo Gara egunkariak bere seigarren orrian publikatu zuen artikuluak. Ines Osinagari [Arrasateko Gose taldearen abeslariari] egindako elkarrizketak irribarre pare bat lapurtu zidaten bart. Inguru hurbileko beste batzuek duten ikuspegi eta iritziekin bat etortzeak sortzen duen satisfakzioa eta lasaitasuna sentitu arazi zidaten Ines-en hitzek.

Egia esan, ez naiz Goseren jarraitzaile sutsu bezala definitzen, naiz eta orain arte dituzten 3 diskak eduki eta haien zuzenekoa pare bat aldiz ikusi izan. Baina artikulua irakurri baduzue, laister konturatuko zarete ez nagoela haien musika edo soinuaren inguruan mintzatzen ari. Ez. Inesen hitzak egungo EHko hainbat (geroz eta gehiagok) hiritarrek dugun pentsatzeko eta izateko ikuspuntu berri baten islada dira. Fundamentalismoak eta tradizio kontserbadoreak (tamalez) hainbeste indar duen herri batean proposamen berritzaileak egiteak duen zailtasunak eta konplikazioak aipatzen ditu alde batetik eta konpromezu falta baten generazioa garelaren kritika bestetik.

Elkarrizketak “mamia” du hasieratik bukaerara eta ziur naiz ez duela inor indiferente utziko. Hurrengo esaldiek sortarazi didate irribarre sakonenak:

“Tradizioa ez dena plazerra da. Ez da egiten egin behar delako, egin nahi duzulako baizik”

“Euskal Herriaren txikitasun hori polita da baina ireki egin behar ditugu buruak behingoz”

“Nortasun agiri (propioa) ez daukagun artean disfrazatu egiten gara eta komunitatearen parte egiten gaituzten gauzak egiten ditugu: txapela jartzen dugu buruan eta txistua jotzen hasten gara”

“Herri honetan posizionamendu ideologikoa oso garesti ordaintzen da”

Egia esan, Ines Osinaga ezagutu nahiko nuke eta berarekin pare bat hitz tartekatu. Nere erabateko sostengua emango nioke egiten ari den bidea zaila delako. Eta bide honetara geroz eta hiritar gehiago gerturatzen ari garelaren ziurtasuna helaraziko nioke. Eta nola ez, zorionak eta eskerrak emango nizkioke gaur egun irribarreak sortzea ez bait delako erraza.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *