Zaharra erre eta berria hasi

Iritsi da aurten ere Udarari hasiera ematen dion eguna. Udako solstizioa ospatuko dugu suaren inguruan eta lagun batek emandako ideia gauzatzeko asmoa dut aurten: iragan hurbileko oroitzapen txarrenak erreko ditut. Hasi naiz azken boladan buruhausteak sortu dizkidaten egoera ezberdinekin erlazioa duten tanjible guztiak poltsa batean sartzen eta ordu batzu barru sutara botako ditut guztiak kea eta hautsa soilik geratuko direlarik. Iraganeko zati bat erre eta etorkizuna eraikitzen hasteko lehen pausoa. Zaharra erre eta berria hasi, alegia.

Sasoi berria hasteko, plan on bat: Lemonade zuzenean, K**O eta Deloreaneko DJak izango dira gaur Dokan gaueko 21:00tik aurrera.  On fire!
Niño “Y (Dos veces Bueno Mweslee Remix)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *